XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fetxa hauetan kotxea erosten du Gabrielek, Seat 850 bat, amarekin erdi-bana edo eta honen izenean jarri zena.

Bizikletan ibiltzen ikasi ez zuen hark, ez du berehala ikasiko kotxea ganoraz erabiltzen ere.

Meli begiak itxita ibiltzen omen zen eta hark esaten: Zabaldu itzazu begiok, bestela ez duzula konfiantzarik pentsatzen baitut, eta txarrago txofertzen!.

Melik calar hitza gogoratzen du egun haiek oroitzen dituenean.

Gabrielek, semaforoetara eta hurbiltzen zenean, ez zuen enbragerik zakatzen, punto hilean kotxea lagatzeko.

Beraz, ito egiten zitzaion, eta extrainatuta zegoen nola bera baino azkarrago irtetzen zen mundu guztia semaforoetatik... teknika hori ikasi zuen arte.

Otsailaren 1ean, aita, Gabino, galtzen du, eta Gabrieli min ematen dio hain eskritore gutxi ikusteak haren hiletetan.

(Familiak hormetan egiten diren horrelako hilobi bat erosirik zuen eta han enterratuko dute Gabino).

Haurren eskolatzeari buruz Gabrielen alabak 7, 8 eta 9 urte dituzte orain, bestalde, (323) ARESTI, G.: Jainkoa eta Haurrak in ZERUKO ARGIA 1970. V. 31eko 3gn. orrialdean eskatzen ditu, ZERUKO ARGIAn.

Artikulo honi, Txalintxok eta Lasak emango diote erantzun bana.